XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erroxali - Zerbait aterazi diogu.

Xatur - Zaude... Ixkira eta karramarro batzuek jatera konbiatu naute... garagardoaz.

Lutxi - Ori da mauka! Esnea baño gustorago artuko nizkiken neronek ere!

Erroxali - Ekarriko dizkitzugu, kutizi ori ba'dezu.

Xatur - Esan, bai. Begi luze izai. Ondo zegonean, ez zituan nai izaten ta. Ez didazute bukaten utzi... gero Patxi eta lagunek zuretzako eskumuñak eman dizkidate...

(Lutxi'k une ontan begiak itxi ta burua makurtzen zaio).

Erroxali - Ez dira zutzaz aztutzen... Lutxi!

Xatur - Baiñan... (begiratu eta eskutik eltzen diolarik). Baiñan, Lutxi, nere pitxi, nun den min?
Lutxi (begiak zerbait idikiaz) - Ez den ezer. Buruko txorabioa.

Erroxali - Nik esan dedana: auldadea. Otzikaraz dago. Onek jan egin bear du. Ollo salda obe.

Xatur - Bai ta zera ere! Esnea emango diot. Onuzkero berotua da. (Sukaldera joan eta baso-esnea ekarriaz) Tira, neska; ar zan!

Lutxi - Ezin diñat. Gorakoa egingo zidan (Berriz burua albora makurtu ta begiak itxiaz).

Xatur - Baiñan, Lutxi! (Basoa mai-gañean utzi, ta eskutik eldurik).

Erroxali (Oso larritzen asirik) - Onela ezin utzi genezaioke. Medikuari deitu bearko zaio. Otzikarak ditu, eta beldur ematen dit.

Xatur - Medikuari bañan lenago izeba monjari deitzea obe. Ark jakingo du zer egin. Zer derizkion, Lutxi? Sor Paule'ri deitzea nai al den?

Lutxi (Begiak itxirik) - Baita zera ere. Apaizari ere bai. No!...

Erroxali (Ikaraturik) - Ni baezpada Sor Paule'ren billa noa. (Xatur'i) Zu geldi zaite emen Lutxi'ren ondoan.

Xatur - Nun bizi dan ba-dakizu; ez ta ala?
Erroxali - Besterik ez! Gure etxetik bertan. Telefonoz ere deituko nioke, bañan obe det metroa artu ta (...).